Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AI, ZER PLAZERRA!
Testu normalizatua
AI, ZER PLAZERRA!
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ai, zer plazerra, bost urten buruan sor lekurat itzultzia,
ene herria etsitu nian, zure berriz ikustia.
Aski sufrituz nik anitzetan, desir nukian hiltzia,
ez bazintudan hain maite uken, oi, ama Euskal Herria.

2.Anitzen gisa partitu nintzan, etsaien gudukatzera,
gogoa bero, bihotza laxo, eta kasik alagera.
Ez bainakian, oarino orduan, zer zen amaren beharra,
hari pentsa eta biga bostetan, aiher zitazun nigarra.

3.Erresinola kantari eder libertadean denean,
baina tristuran higatzez doa kaloia baten barnean.
Gu ere ama hala gintuzun, tirano haien artean.
Zure ametsa kontsolagarri, tristura handirenean.

4.Orhiko txoria da den bezala, fidel Orhi bortuari,
euskaldun guziak gituzu, ama, zure zerbitzari.
Alageraki lehen bezala, egin izaguzu irri,
ikusten gituzu otoitzetan zure arbola saintuari.

5.Sortu berriak, bere kunatik, lehen elea du ama,
bere ilusione ederrean, ez dezazula abandona.
Zure amodioaz egar itzozu bizitze huntako penak
begira dezan azken hatsetan, azken hitz zure ama."