Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AITA NUEN SALTZAILE
Testu normalizatua
AITA NUEN SALTZAILE
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ETXALAR
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Aita nuen saltzaile,
Ama diruren artzaile,
neure anaia Bernardo
moru errira entregatzaile;
neure anaia Bernardo
moru errira entregatzaile.

II.- Saldu nenduen dirutan,
dirutan ere aunitzetan;
neunek pisaala urretan
eztitako bi kupeletan (1).

III.- Neure alaba Miarrez
¿zer dun horrela nigarrez?
ire yauntziak eginik tziauden
urregorriz eta zilarrez (2).

(1) Bi ezti-kupeletan, dijo el cantor.
(2) Urrearekin zilarrez, decía el original."