Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IZAR EDERRA
Testu normalizatua
IZAR EDERRA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ORIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Izar ederra, txarmagarria,
zu zerade bai nere maitea:
ez egon triste, ez artu sustoz,
biziko gera munduan gustoz
palazio bat eginen degu
zebadaz edo lastoz,
bidean ere sei eskalera,
gaztaiña ostoz goiko sala
eta antxen biok biziko gera
plazer dezun bezala,
leioak ere moda berrira
begiratzeko egun argiz
bidrierak ere egiten ari dira
armiarmakariz,
ikusgarria izanen da auxe,
bazter guziak euliz beteak
ezta izanen ituxurarik
euria danean baizik."