Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NAFARTARREN ARRAZA
Testu normalizatua
NAFARTARREN ARRAZA
Kantutegia
Recueil des Chants Pyrénéens
Argitalpenaren urtea
1869
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea
LAMAZOU, PASCAL

BEREZKO TESTUA

I.- Nafartarren arraza
Hil dey ala lo datza?
Ez dut endelgatzen,
Nafartarren arraza
Hil dey ala lo datza?
Ez dut endelgatzen,
Belzunze biskondia Hain kapitan,
handia Nehork ez aiphatzen;
Belzunze biskondia Hain kapitan,
handia Nehork ez aiphatzen;
Hori zaut gaitzitzen.

II.- Zuhauren herritarrek
Bai eta laphurtarrek
Garaki diote:
Zuhauren herritarrek
Bai eta laphurtarrek
Garaki diote:
Eskualdunen lilia
Eta ohoragailia
Zu zira, Belzunze;
Eskualdunen lilia
Eta ohoragailia
Zu zira, Belzunze;
Luzaz bizizite!

III.-Franziak gero ere
Hanitz dembora gabe
Etzayik baituzke;
Franziak gero ere
Hanitz dembora gabe
Etzayik baituzke;
Zure odolitetikako
Aitzindari ongizko
Erregek on duke;
Zure odolitetikako
Aitzindari ongizko
Erregek on duke;
Othoi, ezkont zite."