Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMERIKATIK
Testu normalizatua
AMERIKATIK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LESAKA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Amerikatik itzuli eta
onuntzen Burdeosen,
ango fondetan eperrengatik
propina ederrik omen zen.
Andik itxera etorri eta
dirurik etzen agertzen;
yango bazuen, aizkora artuta
laster sasira yoan zen.

II.Belaunak pisu, ertzeak zimur
begietako tristura,
¿zer deabrutako yoan zinaden
goiko mendian kaskura?
Osasunaren konserbatzeko,
gorputzarentzat freskura,
¡bazter guziak iratsi eta
liberal oien eskura!"