Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ASIAK EGINA DIRUDI
Testu normalizatua
HASIAK EGINA DIRUDI
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AULESTI
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

I. Asiak egina dirudi,
eginak urre gorria:
milla neska baiño gurago neuke
etxean zorro andia.
Oterre barberua
Basabarleten koiñatua.
Aupa labirun labirun lena,
aupa labirun txatxalen.

II.Bart amarretan etxean nintzan,
amabietan basoan,
dama gazte bat bilatu neban
basabarleten besoan.
Atsoak yo ninduan bekokian,
ni ilentiaz ipurdian.
Aupa labirun labirun lena,
aupa labirun txatxalen.

III.Andra galantak Azkoitin dira,
galantagoak Azpeitian,
eldu nintzan neu Arratian
artazukua zirakian. Aupa....

IV.Gure sala ta ganbara
urdetokia bezala,
ontziak ere izilupean
txakurrak garbi ditzala. Aupa..."