Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GIZONA, GOAZEN ISILIK
Testu normalizatua
GIZONA, GOAZEN ISILIK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ORIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Gizona, goazen isilik pakean oiera,
eguna argitutzean konponduko gera,
kreditu ederren bat bazoaz artzera.

II. Betor matsaren kasta bere adarrakin,
enazu ikaratuko zure indarrakin
gizona geldi dedin kredituarekin.

III.Gizonak galdetzen du ¿non da ardo ona?
Ardaoak erantzuten du ""emen nago, jauna"".
-Neuk artu nai zinuzket betiko laguna,
beldur gabe pasatzeko gaua ta eguna.

IV. Eztago filosoforik ez teologorik
ardoari neurria artuko dionik,
gizon andiak ere ikusten ditut nik
beren mozkorra ezin disimulaturik.

V.Preso para ninduten upela betean,
geroztik emen nago sei illabetean,
- Nik lagunduko dizut amodio onean.
- Begira izan eztedin zuretzat kaltean."