Euskal kantutegia

Berezko izenburua
YOAN NINTZAN MADRILERA
Testu normalizatua
JOAN NINTZEN MADRILERA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AULESTI
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Joan nintzan Madrilera bai etorri bere, bai etorri bere,
ango neskatotxuak enabe maite enabe maite:
larala larala larala larala.

II. Ango neskatotxuak maite nabenean, maite nabenean,
praile sartuko naz ni komendu batean, komendu batean:
larala larala larala larala.

III.Kerizak eldu dira bai Kanalekoak, bai Kanalekoak;
trapu punta-luzeak bai Angelukoak, bai Angelukoak;
garagar-errikoak Natxitu-adekoak, Natxitu-aldekoak;
abarka manta-zale bai Izpazterkoak, bai Izpazterkoak;
Larala lara lalara lalara la.

IV.Guztizko panparroiak Lekeitio-aldekoak (bis);
neska gona-gorriak Amoto-aldekoak (bis);
uraldeko berdetxak Gizaburukoak (bis);
dantzari ballesteak Allustiakoak (bis): Larala..., e.a.

V.Guztiz gerri-mardoak bai Nabarrizkoak (bis);
eskribau-errikoak Gernikaldekoak (bis);
eskuara-burukoak Arrietakoak (bis);
artobero-zaleak Emerandokoak (bis): Larala..., e.a."