Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GIZONAK EZTU BESTE BEARRIK
Testu normalizatua
GIZONAK EZ DU BESTE BEHARRIK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
SUNBILLA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Gizonak eztu beste bearrik
zabarkeria aski du.
Ostatuan guri orduak
laster joaten zaizkigu.
Gure jainkoak eztigu emaiten
merezirenbat kastigu.
Gizon deboxak abusatzeko
tiraka gutxi aski du.

II.Arnoa edan ta pipa artu
gero burua xoradu.
Familian bear diren sosak
ostatuetan gastatu.
Zure denboran arla eginak
orain sakelean bazintu,
jenden artean izain zenuke
duzun adin bat kreditu."