Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LUIS GAIZTOAK
Testu normalizatua
LUIS GAIZTOAK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
HONDARRIBIA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Luis Gaiztoak eman lenengo arponada,
balea arrapatzeko txit gizon ona da;
bederatzi milla erreal zutela jornala,
estimatzekoa zan orduko arponada.

II.Jose Karamelo zan bigarren golpean,
ederki portatu zan bere suertean,
baleari odola bizkarren betean
etzitzaion galditu ito zan artean.

III.Jose Manuel Serenok indarrak baditu,
aren zartadakoa Getarian aditu,
jende egin zuen orduan arritu:
izugarrizko famak ark ekarri ditu."