Hondarribiako Alardearen ospakizuna (Gipuzkoa).
Burgumaisua eta bere laguntzaileak, Harresilanda kaletik pasatzen ari dira; hiriko harresien ondotik. Guztiak zaldian doaz. Espaloietan jende asko dago. Lehenengoa burgumaisua da. Luis Alkain Jáuregui hain zuzen ere. Bere arropa, antzinako alkate gipuzkoarretan oinarrituta dago: ostruka luma beltzak dituen kolore berdineko bikornioa; frak, galtza eta tximeleta-begizta beltzak; alkandora eta eskularru zuriak; urre-koloreko borlak dituen gerriko gorria eta bota beltzak. Eskuan, aginte-makila bat darama. Burgumaisuaren atzean, bere laguntzaileak daude. Batek, txapela gorria, apaingorri gorriak dituen jaka berdea eta galtza gorriak ditu jantzita. Beste batek, jantzi beixa eta gorputz erdia estaltzen dion kasaka urdin bat daramatza. Hirugarren laguntzaileak, hiru laurdeneko kasaka urdin batekin eta galtza beix batekin jantzita dago. Atzealdean, zalditeria eskolta agertzen da, zaldian ere. Buruan, kasaka urdin batekin jantzita, komandantea dago. Beste soldaduek, txapela gorria, urre-koloreko botoiak dituen jaka granatea eta krema-koloreko galtzak daramatzate. Kantinerak, txapela gorria, jaka granatea, behealdean zerrenda granatea duen gona zuri tolesdun luze bat, pololo zuriak eta, bularrean gurutzatuta, banda zuri bat daramatza. Ustarekin agurtzen du jendea.TAGAK: Hondarribia, Gipuzkoa, arma alardea, festa, tradicio, ospakizun, Harresilanda, harresi, kale, lorategi, jende, iguripen, alarde, udalbatza, gizon, emakume, gorri, zuri, beltz, irail, burgumaisu, armada, boto, setio, Birjina, Guadalupe, bikornio, beltz, aginte-makila, zaldi, laguntzaile, zalditeria, soldadu, kantinerea, usta, agurtu, Luis Alkain Jáuregui
Fondoa Antxon Aguirre Sorondo
Gaia Antropologia, etnografia eta folklorea
Egilea Aguirre Sorondo, Antxon
Lekuen izenak HONDARRIBIA
Data 1980
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 4174.jpg