Arantzazuko Santutegiko kripta (Oñati, Gipuzkoa).
Kriptaren barnealdea, XIXgarren mendeko tenplukoa zena eta bertatik kontserbatzen den leku bakarra. Bere hormak, Nestor Basterretxeak ornatu zituen. Margoen artean, atzealdean agertzen den Kristo gorria nabarmentzen da. Besoak altxatuta dituen Kristo gurutziltzatuaren irudia da. Guztira, esanahi zehatz bat duten 18 horma handi dira. Irudian, sei bakarrik ikusten dira. Ezkerrean, atzealdean, "Arreba landareak" horma ikusten da. Alboan, "Askatasuna galdua, gartzelatua. Gizakia gizakiaren etsai gogorra" eta "Pentsamolde materialista askok egiten dio Gurutzeari borroka. Hala ere, beti bizirik irauten du, itzali ezinezko argi eder bezala" agertzen dira. Eskubian, atzealdean, "Arreba ilargia, enai eguzkia, arreba izarrak" margoa ikusten da. Alboetan, "Gizadia, atomik-arriskuaren beldurpean zanpatua" eta "Fededunek Jesukristo hartzen dute beren bizi-arnasa bezala. Eta hari jarraitzen diotelako, erasoa datorkie gainera. Martiriengan ikusten da argi eta garbi nolako indarra duen Jesukristo berpiztuak" ikusten dira. Margo guzti hauetan, espresibitatea eta kolorearen erabilera nabarmentzen dira.TAGAK: Oñati, Gipuzkoa, santutegia, monasterioa, tenplua, basilika, erretaula, Arantzazu, Birjina, arkitektura, eskultura, margolaritza, frantziskotarra, bailara, Aizkorri, Aizgorri, Francisco Javier Sáenz de Oiza, Jorge Oteiza, Lucio Muñoz, Nestor Basterretxea, Luis Laorga, Eduardo Chillida, barnealdea, kripta, mural, kolorea, espresibitatea, Kristo, gurutziltzatua, esanahia, abstraktua
Fondoa Javier Juanes
Gaia Arkitektura
Egilea Juanes de la Peña, Javier
Lekuen izenak ARANTZAZU (1)
Data 2000
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 42059.jpg