Donostiako Maria Cristina hotela, Okendo plazatik ikusita (Gipuzkoa).
Hotelaren irudia, Okendo plaza erdian dagoen lorategitik ikusita. Donostiako Sustapen Sozietate Anonimoak eraikitako eraikuntza da. Zehazki, diseinua Charles Mewes arkitekto frantsesarena da eta, obraren zuzendaritza, Francisco de Urcolarena. Hotela, erreginak inauguratu zuen 1912 urtean eta, bere omenean da duen izena. Harlanduzko harriarekin egindako bost solairuko eraikina da. Dekorazioa, Belle Epoque estilokoa da. Beheko solairuan, harrizko baranda batez babestuta dagoen terraza bat irekitzen da. Baranda bat da ere, eraikuntza guztia errematatzen duen elementua. Solairu guztietan balkoi asko daude. Bere artean, azkenengo pisukoak dira nabarmengarriak, harrizko mentsuletan bermatuta baitaude eta baoen artean koloreko dekorazio-elementuak baitituzte. Eraikuntzaren angelu batean dagoen estruktura zilindrikoa, kupula batez errematatua dago. Plazako lorategian, Antonio Oquendoren monumentua dago. Marcial Aguirre Lazcano eskultore gipuzkoarrak egindako obra da. 1894ko irailak 12an inauguratu zen. Basamentu handi bat dauka eta, bertan, gudaren eta itsasaldearen bi irudi alegorikoak irudikatuta daude. Beste alde batean, Carmelo Echegarayk idatzitako inskripzio bat irakurri daiteke. Basamentuaren gainean, Antonio de Oquendo almirantearen eskultura dago. Eskubiko eskuan ezpata bat dauka, ezkerrekoan bandera bat eta, oinen azpian, kanoi bat.TAGAK: Donostia-San, Sebastián, Gipuzkoa, hotela, María, Cristina, ostatua, egonaldia, arkitektura, eraikuntza, Okendo, plaza, kalea, Ramón María Lilí, lorategia, palmondoa, lorea, fatxada, harria, balaustrada, terraza, balkoia, Belle Époque, Sustapen Sozietate Anonimoa, Chales Mewes, erregina, Francisco de Urcola Lazcanotegui, monumentua, Antonio de Oquendo, basamentua, alegoria, itsasaldea, guda, ezpata, kanoia, bandera, Marcial Aguirre Lazcano, marinela, almirantea
Fondoa Javier Juanes
Gaia Arkitektura
Egilea Juanes de la Peña, Javier
Lekuen izenak DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
Data 1999
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 42063.jpg