Agenda

+60. Talentuak ez du erretiroa hartzen

Foroak eta Mintegiak

+60. Talentuak ez du erretiroa hartzen

Ordutegia eta data:
2023/11/22 11:00 - 13:15
Tokia:
Gernika. Kultur Etxea

Erretiratzeko adinean dauden pertsonak trantsizio-gaitasunetan trebatzeko programa bat da. Denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta erretiroa esperientzia aberasgarria egiteko tresnak eta gaitasunak.

Bi proiektu pilotu egingo dira azaroan zehar, bakoitza bi orduko doako lau tailerrez osatuak.

Erabilitako metodologia arin eta dinamikoari esker, parte-hartzaileek honako hauek egin ahal izango dituzte:

  • Bizi-ziklo berri honek eskaintzen dituen ezaugarriak, erronkak eta aukerak ezagutuko dituzte.
  • Bizitza osoaz gozatzeko trebetasun eta gaitasun baliagarriak garatuko dituzte.
  • Beren bizi-proiektua planifikatzeko hazkunde pertsonalerako aukera berriak aurkituko dituzte.
  • Bizitza osoko eredua bultzatzea ahalbidetzen duten politikak eta gizarte-zerbitzuak ezagutuko dituzte.


Izen emateak:

Busturialdeako Gizarte Zerbitzuak
Alondegia 6, behea
Gernika
Tel.: 94 625 51 22
gizarte-zerbitzuak@busturialdea.eus