Agenda

2019ko Lekuona Sarirako Hautagaitzak: irailaren 8a arte

Sariak

2019ko Lekuona Sarirako Hautagaitzak: irailaren 8a arte

Ordutegia eta data:
2019/07/15 - 2019/09/08
Tokia:

Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari (opera omnia) aitorpena egiten dio Manuel Lekuona Sariak 1983tik.

Aurtengo proposamenak aurkezteko epea irailaren 8an amaituko da. Oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi ibilbidean, unibertsitate alorrarekin lotura es duena, euskal kulturarekiko eta honen balore unibertsalarekiko ekarpen eta konpromisoa, bai eta bere lanaren dibulgazioan. Hautagaitzak onartuta, irailaren 9tik 15era zabalduko da bozketa birtuala Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai instituzionaleko botoekin.

Erabakia iraileko bigarren hamabostaldian jakinaraziko da.

Manuel Lekuona Sariak Euskal Herriko lurralde errealitate desberdinak islatzea bermatuko du Eusko Ikaskuntzak eta, gainera, emakumezko hautagaitzen aurkezpena sustatuko du.

Informazio gehiago >>