Agenda

2021eko Lekuona Saria Jon Bagüés musikologoari emate-ekitaldia

Sariak

2021eko Lekuona Saria Jon Bagüés musikologoari emate-ekitaldia

Ordutegia eta data:
2022/06/20 18:00
Tokia:
Lekuona Fabrika. Errenteria

Jon Bagüés musikologoari Lekuona Saria emateko ekitaldia izango da ekainaren 20an Errenteriako Lekuona Fabrikan.

Ekitaldian, gainera, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkiza eta saria ematen duen epaimahaiaren ordezkari gisa Etxepare Euskal Institutuko Garbiñe Iztuetak hartuko dute parte. Ekitaldian zehar musika emanaldi bat egongo da. Musikaren Historian doktorea eta artxibozaina da ikasketaz.

Jon Bagüések musika eta unibertsitate ikasketak egin zituen Donostian, Bartzelonan eta Madrilen. 1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren eraketan parte hartu zuen eta bertako buru izan zen 1990 eta 1996 urteen artean, zenbait Koadernoetako aleak koordinatu zituen garai hartan. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen. Musika kulturaren animatzaile eta sustatzaile gisa nabarmendu da bere ibilbide osoan zehar.
 

Egitaraua
 

  • Musika saio laburra ongietorria emanez
  • Epaimahaiaren ordezkaria: Garbiñe Iztueta. Etxepare Institutua
  • Ana Urkiza. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
  • Ana Urkizak sarituari bere saria banatzen dio
  • Sarituaren hitzak - Jon Bagüés
  • Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputatu Nagusia
  • Musika saio laburra amaitzeko