Agenda

2022ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak: irailaren 11ra arte

Sariak

2022ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak: irailaren 11ra arte

Ordutegia eta data:
2022/09/11
Tokia:

Urtero lez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen du. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.

2022. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 11ra arte izango da eta, behin hautagaitzak onartuta, 2022ko urriaren 3tik 9ra bozketa birtuala irekiko da Eusko Ikaskuntzaren webgunearen bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Informazio guztia, oinarriak eta inprimakiak hemen ikusgai.