Agenda

"Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak" txostenaren aurkezpena

Prentsaurrekoa

"Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak" txostenaren aurkezpena

Ordutegia eta data:
2023/06/22 11:00
Tokia:
Condestable Jauregia. Iruña

Amaiera eman berri zaio 2019az geroztik abiatu zen Nafarroako aniztasunaren eta kultura demokratikoaren bizikidetzari buruzko "Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan" ikerketa sozialari. Ikuspegi berritzaile eta kritiko bat eskaini duten adituak eta eragileak batu eta erdietsi diren proposamenek izan dezaketen ibilbidea aztertu eta, emaitza gisa, prozesu guztian landutakoaren hausnarketa sakona eta iradokizunak jaso dira liburu batean. Liburu horretan bildutako informazioa azalduko dute datorren ostegunean, goizeko 11:00etan Iruñeko Kondestable Jauregian. 

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan izeneko egitasmoa Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza markoan kokatu da, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin urtero sinatutako hitzarmenei esker.