Agenda

Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Berri korporatiboak

Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Ordutegia eta data:
2019/06/14 18:00
Tokia:
Miramar Jauregia. Donostia

Eusko Ikaskuntzaren urteroko Batzar Nagusia izango da ekainaren 14ean, ostiralez, 18etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian.

Bertan, 2018ko balantze ekonomiko eta urteko jarduerak aurkeztu eta bozkatuko dira eta, gauza bera egingo da 2019rako jarduera plan eta aurrekontuarekin. 2019-2021 hiru urterako kontu-ikuskaritza ere aukeratuko da.

Ohi bezala, Lehendakariak azken urteko ibilbidea azalduko du, bai eta etorkizuneko urratsen berri eman ere.

Jarraian, bost zuzendaritza karguak berritzeko bozketa egingo da. Konkretuki, Arabako Lehendakariordetza eta Kontseilu Errektoreko Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroako lau kideak aukeratuko dira.