Agenda

Beer-pentsatu Gasteiz

XIX. Kongresua

Beer-pentsatu Gasteiz

Ordutegia eta data:
2024/02/23 19:30-21:30
Tokia:
Gasteiz. Down Street taberna (San Prudencio, 15)

ATZERATUTA:

Kanpo-arazoak direla eta, saioa atzeratu beharrean gaude. Data berria izan bezain pronto, jakinaraziko dizugu.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan landuko diren 3 ardatzen inguruan (eredu sozio-ekonomiko berria; jendartea; eta lurraldea) hausnarketa saio bat antolatu dugu EGKrekin batera, gizartetik gertu eta formatu arin batetan ekarpenak eta kezkak entzuteko. 

Talde txiki bat elkartu (15-20 pertsona), elkarri entzun eta gogoetak partekatzeko espazioa izango da. Guztion iritziak entzun nahi ditugu, eta hori guztia edari batzuk hartzen ditugun bitartean, solasaldi eroso batetan.

Elkarri entzun eta solasa bideratzeko, askoz jota 20 lagun bilduko gara eta, edukiera mugatuta izango denez, aldez aurretik ezinbestean izena eman beharko da (soilik konfirmazioa jasotzen duten horiek izango dute saioan parte hartzeko aukera). Izena eman eta konfirmazioa jaso dutenak edariak lortzeko txartelak eskuratzeko aukera izango dute.