Belaunaldiartekotasuna

2020/12/01

XXI. mendean, gure lurraldeko belaunaldi desberdinen denborazko kointzidentzia nabarmena ikusten ari gara. Hala ere, denboran bat etortze hutsak ez du bermatzen belaunaldien arteko elkarrekintza, trukea eta lankidetza. Belaunaldien arteko elkarreraginek zeregin garrantzitsua izan dezakete adin guztietako pertsonentzako bizitza osasungarria sustatzeko eta belaunaldien arteko gatazkak murrizteko.

Nazio Batuen arabera, belaunaldien arteko edozein jardunen helburu nagusia guztiontzako gizarte inklusiboa lortzea da. Horrek esan nahi du, adin guztiei lekua emateaz gain, haien beharrak asetzea eta bizi-kalitatea hobetzea.

2019an GizarteLab abian jarri zenetik (baita aurretik egindako foroetan ere), belaunaldien arteko harremanak eta haien konplexutasuna behin eta berriz aipatu dira.

Bizi-luzetasunak eta jaiotza-tasa baxuak biztanleriaren zahartzea fenomeno progresibo eta geldiezina bihurtzen duten gizartean, adin desberdinetako pertsonen arteko harremanak sustatzea ezinbestekoa da. Familia-eredu berriak, biztanleria migratzailea, nahi ez den bakardadea, mendeko pertsonen tasa altua, belaunaldien arteko elkartasuna, edadismo fisikoa alderdi desberdinak dira, eta zeharkako elementu batek lotzen ditu: pertsonen arteko harremanak eta horien kudeaketa.
 

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp