Agenda

EndREDatu: GizarteLAB Irun

Foroak eta Mintegiak

EndREDatu: GizarteLAB Irun

Ordutegia eta data:
2023/05/25 17:30 - 20:00
Tokia:
Irun. Palmera-Montero zentroa

EndREDatu izeneko jarduera honek Irungo elkarteak eta migratzaileak inplikatu nahi ditu, gaitasun eta trebetasun berrien elkarrekiko garapena bilatuz.

Eusko Ikaskuntzak diseinatutako GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, kultura eta belaunaldien arteko topaguneak sustatzea bilatuko da, herritarrek parte-hartzerako bide berriak aztertzeko. Besteak beste, herritarrak kontzientziatuko dituzte sare komunitarioen garrantziaz, esperientzia-ikaskuntzaz eta belaunaldi-errelebo baten beharraz, bai elkarte-sarean, bai Irungo beste esparru batzuetan.

Tokiko elkarteetako 25 urtetik gorako pertsonek eta Irunen errotuta dauden edo ez dauden estatuko zein nazioarteko migratzaileek hartuko dute parte.

Programa bi orduko iraupena izango duten lau tailerrekin egituratu da: maiatzaren 8, 15, 18 eta 25ean.