Agenda

ENE Saria 2016 ematea

Sariak

ENE Saria 2016 ematea

Ordutegia eta data:
2017/01/18 11:30 - 12:30
Tokia:
Oihaneder Euskararen Etxea. Gasteiz

Ekitaldia urtarrilaren 18an, goizeko 11:30etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egingo da.

Prentsaurrekoan parte hartuko dutenak:

SIMÓN PEDRO SOROET. Euskal Echea-ren presidentea.
MIREN ARZALLUZ. Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria.
IÑAKI DORRONSORO. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria.

Bertan izango dira ere Argentinako Euskal Echeko Lehen Hezkuntza eskolako zuzendaria, Marcela Sánchez Rubio, eta Euskara eta Euskal Kultura Departamentuaren Kordinatzailea, Begoña Muñiz. 

Pasa den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jakitera eman zenez, Eusko Ikaskuntzak ENE SARIA Argentinako Euskal Echea. Asociación Cultural y de Beneficencia elkarteari banatuko dio 2016an zehar euskara eta euskal kulturaren eremuetan egindako lana aitortuz. Onarpen publikoa jasotzeaz gain, Nestor Basterretxea artistak diseinatuako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasoko dute.

Eusko Ikaskuntzak 2006an abian jarri zuen sari berezi hau munduan zehar hizkuntza eta kulturaren mesedean lan jarraia egiten ari ziren erakundeen lanen aitortza egin, ikusgarritasuna eman eta aurrera jarraitzeko bultzada emateko xedez.