Agenda

"Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak", kultur eragileekin mintegia

Foroak eta Mintegiak

"Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak", kultur eragileekin mintegia

Ordutegia eta data:
2022/11/18 16:00- 20:00
Tokia:
Andoain. Martin Ugalde Kultur Parkea

“Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak” proiektuaren I. Fasearen baitan, eta Eskubide kulturalen hurbilpen teorikoa eta Euskal Herriko eskubide kulturalen erradiografia (diagnostikoa) burutzeko helburuarekin, Euskal Kultur munduko kolektibo eta eragileekin Mintegi bat antolatu dugu. Mintegiaren helburua izanen da gaur egun Euskal Herriko kultur munduak kultur eskubideen inguruan dituen erronkak eta aukerak aztertzea.