Agenda

EuskarAbentura: 2019ko edizioa martxan

Proiektuak

EuskarAbentura: 2019ko edizioa martxan

Ordutegia eta data:
2019/03/10
Tokia:

2002 eta 2003 urteen artean jaiotako gazteen artean euskararen erabilera aregaotzea du helburu espedizioak.

EuskarAbentura elkarteak 2019ko uztailean izango den espedizioaren bigarren edizioa aurkeztu du. Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta, espedizoak Done Jakue bide desberdinak jarraituz Euskal Herria zeharkatuko du, hiriburu guztiak eta UNESKOk izendatutako Gizateriaren Ondareak bisitatuz.

Abenturaren bigarren edizioa 2002 eta 2003 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, interesdunek parte hartzeko lana eta motibazio gutuna bidali beharko dute martxoaren 10a baino lehen.

Lanak egiteko hautagaiek hiru lan-gairen artean aukeratu beharko dute: “Maite ditut maite gure bazterrak”, “Joan-etorriak: migrazioen testigantzak” edo “Errimak eta erritmoak”.

Lanak sei formatutan aurkeztu ahalko dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta, aurten estreinakoz, sormen digitalekoak. Jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntzaren eta PuntuEUS Fundazioaren laguntzaz ebaluatuko dira eta lan onenen egileek espediziora joateko aukera izango dute.

Matrikulazio kanpainaren baitan, EuskarAbentura elkarteak hainbat aurkezpen egingo ditu datozen asteetan eskola eta bestelako espazio gazteetan, egitasmoa gazteei helarazteko.

Matrikulazio epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik (10a barne); izen-ematea www.euskarabentura.eus webgunearen bitartez egin beharko da.