Agenda

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2021

Sariak

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2021

Ordutegia eta data:
2022/03/18 18:00
Tokia:
Baionako herriko etxeko saloi handia

Eusko Ikaskuntza eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen da, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza lanei ematen zaie.

Bideoegile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.

Aurten, Memoriaz ari diren, osatzen diren eta jarraipen batean sartzen diren lanak sariztatzea hautatu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko etxeak.

  • Ohorezko saria: Jean-Claude Larronde historialariarentzat
  • Tesia saria: Antton Mayaren tesiarentzat
  • Bideo-sorkuntza saria: Idoia Lahidalga Baglietto, Oihane Puertas Ramirez, Tenpraren guarpena filmak jasoko du.

Informazio gehiago