Agenda

Eusko Ikaskuntza - LABORAL Kutxa 2019 Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien eta Gazte Sariaren epaiak

Sariak

Eusko Ikaskuntza - LABORAL Kutxa 2019 Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien eta Gazte Sariaren epaiak

Ordutegia eta data:
2019/05/09 11:30
Tokia:
LABORAL Kutxaren egoitza (Askatasunaren Hiribidea, 10. Donostia)

Eusko Ikaskuntza – LABORAL Kutxa Saria, 1995ean sortu zen, Euskal Herriko Humanitate, Kultura, Arteak, eta Gizarte Zientzien alorrean, zentzu zabalenean, curriculum nabarmeneko jardunean ari diren pertsonak saritzeko. Saritutako pertsonaren lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturaren garapenean lagundu behar izan du.
Aurten, gainera, sariaren 25 urte betetzen direlarik, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte saria abian jarri da, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan ere diharduten gazteen jarduna saritzeko.

Epaimahaia, curriculum nabarmenen kasuan, Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako ordezkariek baita Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendariak osatzen dute eta 20.000 euroko sari bakarra banatzen du.

Gazte sariaren epaimahaia akademiako ordezkariek, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorreko adituek, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek osatzen dute eta 6.000 eurotako ordainsaria ematen du.