Agenda

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria abian da

Sariak

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria abian da

Ordutegia eta data:
2020/07/01 - 2020/09/06
Tokia:

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Urtero lez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen du. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.

Hurrengo hilabetetan jasoko dira hautagaitza proposamenak eta, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 28tik urriaren 4ra zabalduko da bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Informazio guztia, oinarriak eta inprimakiak hemen ikusgai.