Agenda

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren irekiera aurkezpena Baionan

Aurkezpenak

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren irekiera aurkezpena Baionan

Ordutegia eta data:
2018/09/27 10:30
Tokia:
Baiona. Euskal Museoa

Erakundearen Mendeurrenean, 1918. urtean sortu zena, Eusko Ikaskuntzak XVIII. Kongresua aurkeztuko du, Baionan hasiko dena urriaren 5ean.

Eusko Ikaskuntzako lehendakariak erakundearen egitekoa eta mendeurrena kokatuko du. Ondoren, Batzorde Antolatzaileko lehendakariak Kongresuaren izaera estrategikoaren berri emango du. Testuinguru horretan,  Baionan hasiera izango duen XVIII. Kongresuaren inguruko xehetasunak aurkeztuko ditu.

Amaitzeko, Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakariak erakundeak Baionan bulegoa duelarik 25 urte betetzen direla eta, ibilbideaz eta antolatutako jardueren berri emango du.

PARTE HARTUKO DUTENAK:

Iñaki Dorronsoro. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.

Xabier Alkorta. Eusko Ikaskuntzako Mendeurreneko eta XVIII. Kongresuko Batzorde Antolatzaileko lehendakaria.

Eguzki Urteaga. Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria.