Agenda

Gazteak Mugaz Gaindi programaren aurkezpena

Prentsaurrekoa

Gazteak Mugaz Gaindi programaren aurkezpena

Ordutegia eta data:
2023/01/17 11:00
Tokia:
Donostia. Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta, 9)

Eusko Ikaskuntza, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta Insup Formation, Nouvelle Aquitaine-Euskadi Euroeskualdeko babesa izanik, urtarriletik maiatzera bitartean hainbat lan saio antolatu dituzte eremu bakoitzeko gazte anitzekin elkarren arteko ezagutza sustatzeko eta euren arteko gizarte-, ekonomia- eta kultura-harremanak sustatzeko xedez, beti ere Euroeskualdeko herritarrak ardatz izanik.

Guztira bost lan saio antolatu dira Euroeskualdearen eremuko toki desberdinetan. Saio horietan lurralde-errealitate eta -berezitasun desberdinen ezagutza indartuko da, gazteen arteko lankidetza eta ekimen eraldatzaileak sortzea ahalbidetuz eta euren arteko ahalduntzea eta lankidetza sustatuz. Hala, mugaz gaindiko gazteen arteko harremanetan oinarrituta, gazteen ikuspegitik egoeraren diagnostikoa egingo da, topikoak, aurreiritziak eta ahuleziak gainditzeko eta indargunetaz baliatzeko lan-ildoak jorratuta.