Agenda

GizarteLab: Aia-Orio

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

GizarteLab: Aia-Orio

Ordutegia eta data:
2019/10/25 15:00 - 19:00
Tokia:
Gipuzkoako Bazkundea / Cámara de Gipuzkoa (Donostia)

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.

Nola prestatu eta ahaldundu dezakegu gaur egungo gizartea, zahartutako populazioarekin eta etorkizun zihurgabean sortuko diren erronka eta egoerei orain arte ez bezala aurre egin ahal izateko?

Erantzunen bila, saio honetan, Aia-Orioko elkarte, erakunde eta enpresetako ordazkariekin egingo dugu lan. Saio trinkoa izango da eta Legazpiko tailerren osagarri moduan planteatzen da.

`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da.  Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.

GizarteLab: Aia-Orio


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz