Agenda

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
GizarteLab: Egitasmoaren marko orokorra, Bizitza-mapak
- Ordutegia eta data:
- 2019/09/26 18:30 - 20:30/21:00
- Tokia:
- Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi
Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.
Legazpin gauzatuko den lehenengo saio honetan Bizitza- Mapa marraztuko da.
Proiektuaren estrategia orokorraz gain, irekiera saioan trantsizio sozialeko eta pertsonaleko prozesuen inguruan gogoeta egingo zaie partaideei, etorkizun zalantzagarriei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak aztertzeko asmoz.
Bizitza-mapen helburua trantsizioen eta gaitasunen inguruko gogoeta bideratzea da. Pertsona baten ibilbidean mugarri eta esanguratsu izan diren gertaerak (positiboak eta negatiboak) identifikatuz laburbilduko dira lortutako ikaskuntzak eta garatutako gaitasunak.
`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da. Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan ( Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.
Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.