Agenda

GizarteLab: Erantzunkizun partekatua

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

GizarteLab: Erantzunkizun partekatua

Ordutegia eta data:
2019/11/07 18:30 - 20:30/21:00
Tokia:
Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.

Legazpiko laugarren saio honetan zaintza lana modu indibidual eta kolektiboan nola antolatzen den inguruan hausnartuko da.

Saioan zehar, eta praktika eta esperientziak elkartrukatuz, hurrengo kontzeptu eta teoriak barneratuko dira:

  • Zaintzaren krisia eta zaintzaren antolakuntza soziala
  • Zaintzaren pedagogia eta hezkidetza
  • Erantzunkidetasun sozial partekatua
  • Bizi kalitatea eta giza garapena
  • Genero ikuspegia eta lanaren banaketa sexuala

`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da.  Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.

Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.

GizarteLab IV. saioa - Legazpi


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz