Agenda

GizarteLab: Etorkizun konoak

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

GizarteLab: Etorkizun konoak

Ordutegia eta data:
2019/11/21 18:30 - 20:30/21:00
Tokia:
Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.

Legazpin egingo den azkenengo saioa izango da hau. Aurreko bost saioei esker, gure gizarte-eskumenen benetako dimentsioaz jabetu, eta hainbat trebetasun ikasi ondoren, etorkizuneko aldaketei eta trantsizioei aurre egiteko baliagarriak izango diren gaitasunak partaideek jaso izana espero da.

Saioen ekarpena neurtzeko, hain zuzen, hasieran egindako Gaitasunen-fitxa errepikatuko da, partaideen ikuspuntua nola aldatu den ikusteko xedez.

`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da.  Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.

Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.

GizarteLab VI. saioa - Legazpi


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz