Agenda

GizarteLab: Gizarte baloreak eta identitate anitzak

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

GizarteLab: Gizarte baloreak eta identitate anitzak

Ordutegia eta data:
2019/11/14 18:30 - 20:30/21:00
Tokia:
Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.

Legazpiko bosgarren saio honetan banakako eta taldekako identitate-eraikuntzaren arteko erlazioa aztertuko da, gizartearen estratifikazioarekin.

Tailerrean, hainbat kontzeptu landuko dira:

  • Intersekzionalitatea eta aniztasunaren barneko aniztasuna: aniztasun kulturala, aniztasun afektibo sexuala, genero aniztasuna, aniztasun funtzionala…
  • Giza aniztasunaren paradigma positiboa.
  • Aniztasunaren kudeaketarako ereduak: asimilazionismoa, kulturartekotasuna, multikulturalismoa eta transkulturalitatea.
  • Kulturartekotasuna eta konpetentzia kulturala: norbanakoa, komunitatea eta erakundeak.
  • Identitate kolektiboak eta bizikidetza.

`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da.  Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.

Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.

GizarteLab V. saioa - Legazpi


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz