Eusko Ikaskuntzak sortu eta garatutako GizarteLAB programa laborategi sozial bat da. Laborategiaren helburua gizartea (herritarrak) trebatzea eta ahalduntzea da, epe ertain eta luzera planteatzen ari zaizkigun erronkei erantzun desberdinak eta berritzaileak emateko.
Komunitateka ikasteko estrategia eta herritarrak eta udalak lotzeko aukera eskaintzen ditu.
Laborategi arina da, eta ekintza pilotuak sustatzea du helburu, aurrea hartzeko estrategia bat garatuz, orainaldian jardunez baina etorkizuneko ikuspegitik.
Proiektu honetarako metodologia berri bat sortu dugu, lau zutabe estrategiko dituena: trantsizio-agendak (tokiko aukerak eta garapen-bideak), gaitasunetan prestakuntza, komunitateen kudeaketa (komunitateak sortzea eta garatzea) eta politiken diseinua (erabiltzaile-ikuspegia integratzen dutenak).
Gaur egun bi ildo ditugu zabalik: erronka demografikoa eta erronka ekologikoa.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren eta Laudioko Udalaren lankidetzari esker, Arabako udalerrian trantsizio demografikoaren ildoa hasteko fasea garatzen ari gara, 45 eta 55 urte bitarteko pertsonentzako lau online prestakuntza-tailer eginez.
Tailerretan honako hauek landuko dira: arazoei eta balizko konponbideei buruzko informazioa interpretatzeko trebetasunak, hipotesiak testatzeko eta esperimentuak garatzeko gaitasuna, prototipoak kontzeptualizatzeko eta kodetzeko trebetasuna, eta komunitateak eraikitzeko pertsona desberdinen arteko lankidetza-harremanak egituratzeko beharrezkoak diren gaitasunak.
Beraz, adimen emozionala eta aurre-hartzekoa, komunikazioarekin eta adimen analitikoarekin konbinatzen saiatuko gara.
1. tailerra. Azaroak 20
2. tailerra. Azaroak 24
Etorkizunen Mapa
Saio honetan inpaktu-gurpilaren teknika garatzen da, Laudion identifikatutako trantsizio demografikoko arazoen inpaktuak aztertzeko. Zahartze aktiboaren eta parte-hartze sozialaren esparruan aukera berriak (pertsonalak eta kolektiboak) esploratzen dituzten agertokiak diseinatzean datza. Ariketa horretan, adimen aurreratzailea eta adimen analitikoa aktibatzen dira.
3. tailerra. Azaroak 27
Mapa sozialak eta ekimenen diseinua
Hirugarren saioan prototipatze azkarreko teknikak erabiltzen dira (ideia-jasa, ideiak eta problemak konpontzea). 1. saioan identifikatutako arazoaren konponbideak eta 2. saioan aztertuko den etorkizunarena aztertzen saiatzen da. Saio honetan adimen aurreratzailea eta adimen analitikoa aktibatzen dira.
4. tailerra. Abenduak 2
Ekimenen prototipoak egitea
Azken saio honetan proiektuak diseinatzeko teknikak garatzen dira (helburuak, inpaktuak eta bide kritikoa). Ekimenak diseinatzeko eta programari amaiera emateko unea da. Tailer honetan adimen aurreratzailea eta adimen analitikoa aktibatzen dira.