Agenda

GizarteLAB proiektuaren aurkezpena Partaidetza, ikerketa-ekintza eta garapen komunitarioari buruzko nazioarteko jardunaldietan

Aurkezpenak

GizarteLAB proiektuaren aurkezpena Partaidetza, ikerketa-ekintza eta garapen komunitarioari buruzko nazioarteko jardunaldietan

Ordutegia eta data:
2023/04/28 10:30-12:00
Tokia:
Bilbo. Bizkaia aretoa / Streaming

Apirilaren 26tik 28ra bitartean, Bilboko Bizkaia Aretoan eta streaming bidez, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatutako "Partaidetza, ikerketa-ekintza eta garapen komunitarioari buruzko nazioarteko jardunaldiak" izango dira. Jardunaldietan Parte-hartzearen, Ikerketa-Ekintzaren eta Komunitate Garapenaren gaur egungo erronkak identifikatu nahi dira. Horretarako, nazioarteko hizlari ospetsu ugarik bere ekarpenak egingo dute eta hausnarketa 3 gunetan antolatuko da, jardunaldiko ardatzen inguruan eta horietan beste 27 ponentzia aurkeztuko dira.

Nabarmendutako ponentzia horietako bat GizarteLAB proiektuarena izango da, hain zuzen ere, apirilaren 28an, goizeko 10:30etan "GizarteLAB: Transitzio-gaitasunak herritarren komunitateak eratzeko", Javier Castro Spilak (Socinnova), Auxkin Galarraga Ezpondak (EHU)  eta Koro Muro Arrietek (Eusko Ikaskuntza) emango dutelarik.

Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, matrikula egin dezakezu hemen