Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
GizarteLab: Sareak, Kultura eta Komunitatea
- Ordutegia eta data:
- 2019/10/17 18:30 - 20:30/21:00
- Tokia:
- Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi
Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.
Legazpiko hirugarren saioan gizarte izaki soziala eta sare baten parte eta erantzunkide izatearen garrantzia azpimarratu nahi da.
Era berean, sarea norekin eta nola egin daitekeen galdetu, eta, aldi berean, komunitarioak diren elementuak identifikatuko dira sare desberdinak sortzeko eta indartzeko.
`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da. Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.
Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.