Agenda

Informazio bilerak bazkideentzat (Nafarroa)

Berri korporatiboak

Informazio bilerak bazkideentzat (Nafarroa)

Ordutegia eta data:
2024/04/24 18:00 - 19:30
Tokia:
Iruñea. CIVICAN (3 gela)

Gure bazkidegoari zuzenduriko informazio bilerak antolatu ditugu lurralde guztietan. Bilera hauen helburua, Eusko Ikaskuntzaren ibilbide eta egitasmoen berri ematea da eta aurten izango dugun gure mugarri nagusiaren inguruan hitz egitea: XIX. Kongresua, hain zuzen ere, Gasteizen izango dena urriaren 2tik 4ra. Era berean, hobetzen jarraitzeko xedez, bazkideon ekarpen eta iritziak jaso nahi dira. 

Horretarako, animatzen zaitugu datorren apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30etara, Iruñeko CIVICANeko 3 gelan egingo den bilerara gerturatzera.

Bilera egoki antolatze aldera, etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik izena eman ezazu ondoko formularia osatuta.

Izena eman