Agenda

Informazio bilerak bazkideentzat (On-line)

Berri korporatiboak

Informazio bilerak bazkideentzat (On-line)

Ordutegia eta data:
2024/05/22 17:30- 19:00
Tokia:
On-line (zoom)

Gure bazkidegoari zuzenduriko informazio bilerak antolatu ditugu lurralde guztietan. Bilera hauen helburua, Eusko Ikaskuntzaren ibilbide eta egitasmoen berri ematea da eta aurten izango dugun gure mugarri nagusiaren inguruan hitz egitea: XIX. Kongresua, hain zuzen ere, Gasteizen izango dena urriaren 2tik 4ra. Era berean, hobetzen jarraitzeko xedez, bazkideon ekarpen eta iritziak jaso nahi dira. 

Horretarako, animatzen zaitugu datorren maiatzaren 22an, 17:30etatik 19:00etara, on-line formatuan egingo den bileran parte hartzera.

Bilera egoki antolatze aldera, parte hartzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik izena eman ezazu ondoko formularia osatuta.

Izena eman