LURRALDETASUNAREN KONTZEPTUALIZAZIOA ETA DIAGNOSI PARTEKATUA
Eusko Ikaskuntzaren Egituraketa sozio-politikoa eremu nagusiaren baitan kokatuta, abian dugu 2016-2018 bitartean garatuko dugun Kohesioa eta Elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria deituriko proiektuaren lehenengo fasea: Kontzeptualizazioa eta diagnosi partekatua: LIBURU BERDEA.
Liburu berde honetan lurraldetasunaz hitz egiteko gakoak -kontzeptu nagusiak- eta horiekin lotutako adostasun maila jasotzea nahi dugu etorkizuneko galderak modu partekatuan identifikatzeko xedez.
Horretarako, metodologia kolaboratiboa eta metatzailea aplikatzen ari gara disziplinartekotasuna, hurbilpen teoriko eta ideologiko ezberdinak, praxia eta lurralde desberdinetako ikuskerak bilduz.
Ekarpenen metaketa prozesuari martxoaren 5ean burutu genuen kokapen mintegian eman genion hasierA. Mintegi honetan 45 pertsona giltzarri hartu zuten parte eta horretan, lurraldea eta lurraldetasunaren hurbilpen poliedrikoa aplikatuz, lurraldetasunaren kontzeptualizazioa ulertzeko eskemaren ardatzak eta kontzeptu hiztegia identifikatu ziren.
Identifikatutako ardatz hauek izango dira jarraian aurkezten dizkizugun mintegi teoriko-praktikoetan garatuko direnak eta bakoitzean zure parte hartzea izatea gura genuke.
4 mintegi teoriko-praktikoak bere garapenerako
Mintegi hauetan ponentzia irekiak eta praxi adibideak aurkeztuko dira jasotzen diren kontzeptuak eta ikusmoldeak osatze eta kontraste bateratu batean kokatzeko.
Hauek dira erantzungo ditugun galderak: Zer gehituko zenuke? Zeri ematen diozu garrantzia?
Gure erronka abian jarri genuen irakurketa poliedrikoarekin jarraitzea da. Horretarako, mintegi guztietan izen emateko gonbitea luzatu nahi dizugu, parte-hartzeko. Guretzat oso garrantzitsua da prozesu bateratzaile honetan zu egotea.
Izen ematea gauzatu eta mintegi bakoitzaren egitarau zehatza ikus dezakezu bakoitzeko estekan klik eginez. Behin zure izen ematea jasotzerakoan mintegietan landuko den dokumentazioa aldez aurretik jasoko duzu.