Agenda

Kongresu-ekitaldian ekarpen libreak aurkezteko deialdia

Kongresuak

Kongresu-ekitaldian ekarpen libreak aurkezteko deialdia

Ordutegia eta data:
2018/09/30
Tokia:

Ekarpenak Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5) proiektuak planteatzen duen ikuspegi eta analisiarekin erlazionatuak egongo dira. Ekarpen testuak jasotzeko epea irailaren 30 arte zabalik.

Eusko Ikaskuntzaren e5 Proiektuan, hiru Mintegitan zehar, euskal komunitateak euskaraz garatzeko dituen kapitalen eta aktiboen inguruko hausnarketa-bidea ireki da.

  • Lehenengo mintegian, euskal komunitatearen egungo Aktiboen Mapa landu zen.
  • Bigarren mintegian, 2040ko jomugan irudikatutako aktibo nagusien konstelazioak osatu ziren.
  • Hirugarren mintegian, etorkizuneko eszenario horien arkitekturarako ekinbide gakoak marraztu ziren.

Udazkenean burutuko den Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko XVIII. Kongresuan, orain arte egindako hausnarketetan osatu nahi da. Hori horrela, gai honen inguruan idatzizko komunikazioen bidez ekarpenak egiteko aukera egongo da.

Ekarpenak e5 proiektuak planteatzen duen ikuspegi eta analisiarekin erlazionatuak egongo dira. Landu daitezkeen gaiak dira:

  • Komunitatearen Kapital eta Aktiboetan oinarritutako marko interpretatibo eta metodologikoaren inguruko hausnarketak. (ikusi artxiboa)
  • Euskal komunitatearen egungo kapital eta aktiboen maparen inguruko hausnarketak. (ikusi maparen artxiboa)
  • Euskaraz garatu nahi duen komunitateak etorkizunean (2040) eduki behar dituen kapital eta aktibo nagusien inguruko hausnarketak. (ikusi maparen artxiboa)
  • Euskal komunitateak etorkizunean eduki behar dituen kapitalen (aktiboen) eszenarioak eraikitzeko, arkitektura estrategikoaren inguruko hausnarketak. (ikusi maparen artxiboa)

Ekarpenak aurkezteko oinarriak:

  1. Laburpena. Ekarpenaren proposamena eta laburpena (200-300 hitz) bidaliko da e-posta honetara (josune.etxaniz@eusko-ikaskuntza.eus), abuztuaren 31a baino lehen.
  2. Onarpena. Onartutako ekarpenei jakinaraziko zaie irailaren 5erako.
  3. Ekarpenaren testua. Onartutako testuak prestatu (2.500-4.000 hitz inguru) eta e-posta honetara (josune.etxaniz@eusko-ikaskuntza.eus) bidaliko da irailaren 30a baino lehen. Testuak kongresuaren akta liburuan jasoko dira.
  4. Posterra. Komunikazioak kongresuaren egunean Poster moduan aurkezteko aukera egongo da. Posterrean, komunikazioaren laburpena eta ideia nagusien eskemak agertuko dira. Posterraren artxiboa e-posta honetara (josune.etxaniz@eusko-ikaskuntza.eus) bidaliko da irailaren 30a baino lehen, PDF formatuan.

Aurkeztutako komunikazio guztien egileek ziurtagiria jasoko dute.