Agenda

Lankidetza Ekonomia Mintegia: Interkooperazioa

Foroak eta Mintegiak

Lankidetza Ekonomia Mintegia: Interkooperazioa

Ordutegia eta data:
2017/05/17 15:00-19:00
Tokia:
ORONA Fundazioa. Hernani (Gipuzkoa)

Sarrera eta aurrekariak

EKINEZ (2016 - 2018) izenarekin biltzen ditugu Eusko Ikaskuntzak hemendik 2018ra burutuko dituen bost ikerketa egitasmoak, erakundearen eremuen baitan definitutakoak.

Euskal gizartearekin batera ekinez sortuko dugun ezagutza partekatuaren aurkezpena eta debatea 2018an ospatuko dugun mendeurrena eta XVIII. Kongresuaren markoan burutuko da.

Mintegi hau “Garapen sozio ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa” ekimenaren baitan kokatzen da. Bere helburua, eredu sozio ekonomiko eta enpresa eredu desberdinen, baita egungo erronka eta aukera global eta lokalen azterketa eta hausnarketa egitea da, ekintzara bideratutako proposamenak egiteko asmoz. 

2016 urtean zehar Garapen Sozio Ekonomikoa kontzeptuaz eta pararadigma eta eredu sozio ekonomiko berrietaz hausnartu dugu (Ekonomia Berriak). 2017 urterako euskal ekonomia eta enpresaren ezaugarri bereizleen inguruko azterketa egitea proposatu da. Zentzu horretan, lankidetza kontzeptua (maila eta agente desberdinen artekoa) lurraldearen garapenerako oinarrizko baloretzat hartzen da, eta ikasketarako esperientziak baita hausnartzeko proposamen ugari dituen eremu bat dela kontsideratzen da. 

Mintegiaren Helburua

Mintegi honetan Interkooperazio kontzeptuaz hausnartuko da, zehazki enpresen arteko lankidetzari buruz, metodologiak, proposamenak eta esperientziak azalduko dira. Eusko Ikaskuntzan burutu ditugun elkarrizketa eta aurreko Mintegietan garbi azaldu da Interkooperazioaren beharra eta potentziala, lurraldearen garapen sozio-ekonomikoari begira sinergiak eta aukerak baliatzeko.

Mintegi honetan Interkooperaziorako tresnak aurkeztuko dira, bai Gizarte Ekonomiaren alorrean (kooperatibismoa) zein enpresa arruntean (klusterrak, espezializazio estrategiak, etab.) garatu direnak. Ponentzia akademikoez gain, praxiaren ikuspututik ere ekarpenak izango ditugu. 

Amaieran, taldekako lan saio bat burutuko da, aurkeztutako kontzeptuen aplikaziorako ideiak eta ondorioak partekatzeko.

Egitaraua

15:00  Sarrera. Mintegiaren aurkezpen eta kokapena Garapen Sozio Ekonomikoa proiektuaren baitan (Guillermo Dorronsoro, Proiektuaren Zuzendari Zientifikoa)

Ponentzia akademiko-praktikoak

15:15  “Klusterrak, kluster politikak eta lurralde lehiakortasunerako estrategiak” (James Wilson, Orkestra Institutuko ikerlaria) 

15:30  “Klusterrak, Nafarroan espezializazio adimentsua indartzeko” (Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia)

15:45  “Interkooperazioa Ner Group-en” (Jabi Salcedo, Ner Group-eko presidentea)

16:00  “Olatukoop Sarearen esperientzia” (Beñat Irasuegi, miembro de Olatukoop)

16:15  “Interkooperazio tresnak Mondragón taldean” (Saioa Arando Mondragon Unibertsitateko ikerlaria)

16:30  “Interkooperazio esperientzia eta erronkak Mondragón taldean” (Zigor Ezpeleta, Mondragon-eko Kudeaketa Sozialeko Zuzendaria) 

16:45  Kafe etenaldia

17:15-19:00  Talde dinamika aurkeztutako kontzeptuetaz hausnartzeko eta proposamenak egiteko

Izen ematea

Mintegian parte hartzeko ezinbestekoa de izena ematea ondoko formularioan.
Bestelako edozein informazio eskuratzeko kontaktatu gurekin ondorengo emailaren bidez: arrate.arin@eusko-ikaskuntza.eus