Nafarroako ondarearen guneak

2019/10/18 - 2019/10/19

Civican. Iruñea

Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren V. Sinposioa

Existimos porque permanecemos en el tiempo, y nuestro tiempo es la memoria, no es el pensamiento puntual de cada instante

Si no somos memoria, no somos nada

(Joan F. Mira)

Nafarroako ondarearen guneak izenburupean, Ondarea, Paisaia eta Globalizazioa Sinposioaren edizio berri bat proposatzen dugu.

1992an Pierre Norak Les lieus de mémoire (memoriaren lekuak) izeneko proiektu historiografikoa sortu zuen. Bere ikerketaren baitan ezarri zuen memoriaren gunea kontzeptua: Izakiaren gogoz edo eta denboraren poderioz komunitate baten oroimenezko ondarearen baitako elementu sinboliko bihurtu den zernahi izate esanguratsu, material ala ez. Gizarteen memoria kolektiboa lantzeko baliabide bat da, ondarearen zentzua berritzen duena eta bere ezagutza eta transmisioa errazten dituena.

Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren Sinposioaren bosgarren edizio honetan, Nafarroako ondarearen espazio eta gune desberdinen inguruko hausnarketa sustatu nahi dugu, honen ezagutza eta ulermena zabalduz. Ingelesek Grezia eta Egiptoko ondare arkeologikoak ebatsi zituzten, eta balioa eman zieten euren museoetan. Mutur horietara iritsi gabe, Nafarroako ondarearen espazioen inguruan pentsatzea beharrezkoa zaigu, bere ezagutza eta transmisioa bermatzeko.

Lanketa hau komunikazio, poster eta eztabaida-mahaiekin osatu daiteke. Jardunaldi akademikoaz gain, doakoa eta librea izango den programa kulturala prestatu dugu. Erakusketa batek, Iruñean zehar eginen diren bi bisita gidatuk, komiki baten aurkezpenak, Tuteran eginen den mahai-inguru batek, film emanaldi batek eta Aurizberrira irteera gidatu batek osatuko dute programazio hau.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp