Agenda

XIX. Kongresuaren aurkezpen ekitaldia

XIX. Kongresua

XIX. Kongresuaren aurkezpen ekitaldia

Ordutegia eta data:
2024/01/26 18:00 - 19:30
Tokia:
Gasteiz. Europa Biltzar Jauregia

2024ko urriaren 2, 3 eta 4ean Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua izango da. Eusko Ikaskuntzaren hitzordu nagusienetako bat, mendeurreneko -2018an-  azken kongresutik hona egindako funtsezko azterlan eta lortutako emaitza nagusiak ezagutzara emateko parada izango dugu bertan. Gizartearentzat, herriko eragileontzat eta, batez ere, bazkideontzat, galdu ezineko hitzordu garrantzitsua izango da.

Eta horren berezia izango den urteari hasiera emateko, Kongresuaren aurkezpen bat antolatu dugu bazkideoi, proiektu-kideoi eta, orokorrean, Euskal Herriaren kohesioan interesa duten pertsonentzat eta erakundeentzat zuzenduta egongo dena. Ekitaldi esklusiboa izango da XIX. Kongresuaren inguruko xehetasunak emateko eta elkarrekin solasteko koktel bat emango da. Edukieraren mugak direla eta, joatekoa bazara, lehenbailehen baieztatzea eskertuko genizuke izena emanda:

Behin lekuak konfirmatzen direnean, baieztapen mezu pertsonalizatuak bidaliko dira.