Gizartea: aniztasuna eta kohesioa

2018/10/26 9:00-18:30

Iruña. Civican

Globalizazioa zabaldu eta gure gizartea gero eta konplexuagoa agertzen den honetan, egoera berriari aurre egiteko elkarren arteko konfiantza faltaz hitz egiten dute batzuek, eta herritartasunaren oinarriak non egon daitezkeen, edo balio partekaturik ba ote dugun aipatzen dute. Gai hauen inguruan agian gehiegi pentsatu gabe erabiltzen diren kontzeptuek eztabaida sakonetan murgiltzen gaituzte: aniztasuna, bizikidetza, kohesioa...

Horiek izango ditugu, hain zuzen ere, hausnarketa gai, beste elementu batzuei ere loturik. Hezkuntzak, komunikabideek, ingurune digitalak eta kulturak zer paper jokatzen duten komunitatearen kohesioan, izaera kritikoaren sustapenean, bilgune espazioen eraikuntzan aztertuko ditugu.

Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bide orriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen liburu zuria aurkeztuko dugu.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp