Metodologia

Marko metodologiko orokorra

Prozesuaren marko metodologikoa LIBURU BERDE eta LIBURU ZURI klabean kokatzen da. Banakoak eta erakundeak inplikatuz, Europar metodologia honek deliberazio eta eztabaidarako prozesua aplikatzea ahalbideratzen gaitu aukerako garapen legegileen sorrerarako oinarriak eskainiz.
 
EUSKAL HERRIKO LURRALDE(AR)EN LIBURU BERDEA (2016-2017): kontzeptualizazio eta diagnosi fasea
  1. Arlo desberdinetan gurean eta munduan lurraldeari buruz lantzen ari diren KONTZEPTUEN MAPA osatzea.
  2. Euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetzari dagokionean, egoeraren DIAGNOSIA osatzea, modu partehartzailean
 
EUSKAL HERRIKO LURRALDE(AR)EN LIBURU ZURIA (2018): proposamenen fasea
  1. Arlo desberdinetan euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetza sendotzeko dauden AUKERAK lantzea eta plazaratzea.
  2. Liburu berdeak jasotzen dituen ardatz desberdinen kontzeptu mapa eta diagnosian oinarrituta, eszenatoki aukerak eta adituen arkitektura ezberdinak landuko dira etorkizuneko erakundetze agenda aukerak bideratzeko oinarriak eskainiz.
 

Oinarri metodologikoak:

Metodologia kolaboratiboa, metatzailea eta progresiboa aplikatzea. (Prozesu irekia eta integratzailea)
Begirada poliedrikoa aplikatzea: diziplinartekotasuna, hurbilpen teoriko eta ideologiko ezberdinak, praxiaren ezagutza, lurralde desberdinen narratiba, belaunaldiak uztartuz. 
  • Adituen eta gizarte zibilaren arteko elkarlan etengabea: euskal unibertsitateak, erakunde, alderdi, gizarte eragileak eta herritarrak elkar lanean jarriz.
  • Lurralde eta begirada desberdineko hurbilketa bermatzea: partehartze anitza bultzatu.
  • 2018ko azken bilkura bitartean (XVIII Kongresua) prozesu irekian eta metatzailean edukia eta sinergiak garatzea: mintegi, jardunaldi, foro eta ikastaroen bitartez.

 

GEROA ELKAR-EKIN: XVIII KONGRESUA eta MENDEURRENA (2018ko prozesua)

Abiapuntua: LIBURU BERDEA (2016-2017)

Arestian aipatu den bezala, Liburu Berde honek bi helburu nagusi betetzea nahi izan ditu:

  1. Arlo desberdinetan gurean eta munduan lurraldeari buruz lantzen ari diren KONTZEPTUEN MAPA osatzea.
  2. Euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetzari dagokionean, egoeraren DIAGNOSIA osatzea, modu partehartzailean.

Lurraldetasunaz ari garenean, euskal lurraldeen arteko elkarren ezagutza eta sinergia sozio-ekonomiko eta kultural egokiak bideratzeko tresna politiko aproposen sorrerarekin lotuta dagoela esaten dugu. Lurraldetasuna oinarrizko osagaia da herri ororen biziraupena bermatzeko. Izan ere, lurraldea identitatea duen lur eremua den aldetik, komunitate baten praxi kolektiboa gauzatzen den eremua da. Hortaz, lurraldea ezinbestekoa da, baina batez ere, bizitza gauzatzeko espazioa da, gure ekonomia eta gure ongizatearen eremua, auzokideekin harremanetan jartzen gaituen ingurua. 

Ikuspegi horretatik, liburu berde honek lagundu nahi luke euskal lurralde(ar)en askotariko dimentsioak zertan diren ezagutzen, geroan ere, lurralde honen gainean euskal komunitateak garatzen duen jarduera kolektiboa emankorra izan dadin komunitatearentzat eta bertan bizi diren banakoentzat. 

Lan hau burutzeko, Eusko Ikaskuntza topa-leku egokia izan dugu. Euskal Herriko lurralde guztietako esparru desberdinetako pertsona gakoak hartu dute parte. Akademia, eragile soziopolitikoak eta ekonomikoak, herritarren arteko elkarrizketa espazioa ireki genuen.  

2016-2017 fase honetan 700 pertsonen inplikazio izan dugu. 

Liburu Berdeak jasotzen dituen emaitzak adituak, arituak eta herritarren arteko elkarlanaren ondorioa da. Askoren arteko elkarlanean identifikatu dira lurraldea eta lurraldetasunaz hitz egiteko behar ditugun gakoak. 

 

XVIII. KONGRESU BIDEAN: 2018ko prozesu parte-hartzailea

 
Helburuak: 
  • Kohesioa eta elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu berdea gizarteratu eta herritarren ekarpenak jasotzea.
  • Herritarrek hobetutako liburu berdeak jasotzen dituen ardatz desberdinen kontzeptu mapa eta diagnosian oinarrituta, eszenatoki aukerak eta adituen arkitektura ezberdinak landuko dira etorkizuneko erakundetze agenda aukerak bideratzeko oinarriak eskainiz.
  • Herritarrak, eragile sozioekonomikoak eta soziopolitikoak, erakundeak eta adituak deliberazio subjektu bateratua bihurtzea. Edozein deliberazio prozesuak behar dituen zilegitasun ardatzak lerrotzea emaitza elkartua eta esanguratsua lortzeko.
  • LIBURU ZURIAREN OINARRIAK: Liburu berdeak jasotzen dituen ardatz desberdinen kontzeptu mapa eta diagnosian oinarrituta, eszenatoki aukerak eta adituen arkitektura ezberdinak lantzea etorkizuneko erakundetze agenda aukerak bideratzeko oinarriak eskainiz.
  • Lurraldetasunaren, aniztasunaren eta berdintasunaren printzipioak aplikatzea.
  • “gmila”ren bila: deliberazio prozesu honetan 1000 herritarren partaidetza lortzea.
  • Prozesuan gertatzen dena eremu publikoan oihartzuna eta isla izatea.
 
Oinarri metodologikoa eta alderdi berritzaileak 
Deliberazio prozesuaren zilegitasun printzipioak: Herritarrak, eragile sozioekonomikoak eta soziopolitikoak, erakundeak eta adituak deliberazio subjektu bateratua bihurtzea. Edozein deliberazio prozesuak behar dituen zilegitasun ardatzak lerrotzeak emaitza elkartua eta esanguratsua lortzea ahalbideratzen du harreman eta erantzukizun katea osatzen baita.
 
Lurraldetasunaren aldagaia: Gauzatuko diren ekintza parte-hartzaile guztietan (herritar mahaiak, gizarte foroak eta kongresua) lurralde guztietako ordezkaritza orekatua bilatuko da. Horrela, lurralde bakoitzeko berezitasunak identifikatzeaz gain, kohesioa eta elkarkidetza ahalbideratzeko lurraldeen arteko sinergia sozial, kultural, ekonomiko eta politikoak.
 
Intersekzioaren aldagaia: Gure eguneroko bizitza eta besteekiko bizikidetza hizkuntza, genero, klase sozial eta jatorriaren arteko harremanetan josten da. Honetan eragin zuzena dute botere harremanak desberdintasun eta subordinazio egoerak sortuz. Aldagai honen kudeaketa zuzena gakoa da aplikatu nahi dugun deliberazio prozesu mota honetan; horretarako, zeharkako metodologia aplikatuko da:
  • Deliberaziorako planteamenduan: planteatuko diren galderen formulazioan ez dira bakarrik kontuan hartuko gaiarekin lotutako alderdiak, beti izango dute desberdintasun egoerak azaleratzen lagunduko dituzten alderdiak. 
  • Ahots desberdinak aterarazi: ahots ahaldunduen ondorioz sortu litezkeen isiluneak kudeatu; parte-hartzearen berdintasuna lortzeko metodologien aplikazioa.
  • Parte-hartzera hurbiltzeko zailtasunak saihestu: Zaintza, lan prekarietatea… izan daitezke parte-hartzera mugitzeko aukerak murriztaileak. Euskarriak jarriko dira mugikortasun aukerak ahalbideratzeko: autobusak, kotxe partekatuak, ume zaintzak
  • Hizkuntzen trataera: Edonor aukera izango du nahi duen hizkuntzan hitz egiteko. Hizkuntza desberdinak ulertzeko bideak jarriko dira. Erabiliko diren hizkuntzak, euskara zentroan jarriz, euskara, frantsesa eta gaztelera dira. 
 
Ekintza plana (2018)
 
 
Herritarren mahaiak:  5 herritar mahai gauzatuko dira (martxoa-apirila)
 

1. GARAPEN SOZIOEKONOMIKOA

  • Euskal ongizatearen eredua
  • Enpresa eta lan harremanak
  • Lurralde estrategiak eta Eremu fisikoa eta lurralde estrategia(k)
2. GURE JENDEAK: GIZARTEA ETA KULTURA
  • Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak
  • Euskal Komunikazio sistema eta testuinguru digitala
3. EUSKAL LURRALDE(AR)EN GOBERNANTZA 
  • Euskal lurraldea(k) munduan, Europan
  • Euskal lurralde(ar)en harremanak estatu(ar)ekin
  • Euskal lurralde(ar)en kohesio politikoa eta demokratizazioa

4. E5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen

  • Etorkizuneko amestutako Eszenarioen konstelazioaren irudikapena
 
Herritarren mahaien izaera eta edukia:
 
Herritarraz osatutako bilkurak.
Diagnosia: Adituek eta eragileek osatutako Liburu Berdeari herritarren ikuspegia gehitu. 
Etorkizuna: Herritarren nahiak eta lehentasunak identifikatzea.
Gizarte eragileei zuzentzeko galderak jasotzea.
 
Gizarte Foroak: 9 gizarte foro gauzatuko dira (maiatza-ekaina)
 
e 5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (Gasteiz): 
1) Kapitaletan oinarrituta, etorkizunen eszenarioen eraiketa
 
Gure jendeak: Gizartea eta Kultura (Iruña):
2) Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak
3) Euskal Komunikazio sistema eta testuinguru digitala
4) Kultur sorkuntza eta errepresentazioa
 
Garapen sozioekonomikoa (Bilbo):
5) Euskal ongizatearen eredua
6) Enpresa eta lan harremanak
7) Lurralde estrategiak eta Eremu fisikoa eta lurralde estrategia(k)
 
Gobernantza Demokratikoa (Donostia):
8) Euskal lurraldea(k) munduan, Europan / Euskal lurralde(ar)en harremanak estatu(ar)ekin
9) Euskal lurralde(ar)en kohesio politikoa eta demokratizazioa
 
 
Gizarte Foroen izaera eta edukia:
Lurralde guztietako eragile soziokultural, politiko eta ekonomiko gakoak bilduko dira.
Herritarrek hobetutako Liburu Berdearen aurkezpena.
Herritarren galdeketatik abiatuta, eragile soziopolitikoen eszenatoki proposamenen lanketa.
 
Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua: Gaikako Saioak
Herritarren mahaien emaitzen aurkezpena.
Gizarte foroan sortutako eszenatoki ezberdinen aurkezpena.
Adituen eta erakundeen ekarpena: arkitektura aukera desberdinak (etorkizuneko erakundetze agenda aukerak).
 
Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua: Oñatiko bilkura
XVIII Kongresuaren emaitzak partekatuko dira. Prozesua itxiko delarik mendeurrenaren ospakizunarekin.