'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanaren emanaldiak

Mendeurrena

'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanaren emanaldiak

Ordutegia eta data:
2018/11/23
Tokia:
Oñati - Arrasate - Aramaio - Iruña - Bilbo - Donostia - Gasteiz

Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik.

Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak.

Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.


Testuaren egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendari artistikoa: Vene Herrero

Musika egile eta egokitzailea: Sabin Salaberri
Zuzendari musikala: Larraitz Arriolabengoa
Eszenografia eta kartela: Iñigo Arregi
Argitzapena: Alaine Arzoz
Piano jolea: Idoia Asurmendi
Txalapartariak: Jesus Larrañaga eta Jose Luis Zalakain

Dokekideak: Mariasun Pagoaga, Maider Alzelay, Xabi Latorre, Izaro Aretxaga, Miren Aretxaga, Miren Altuna, Larraitz Arriolabengoa, Teresa Arriolabengoa, Idoia Asurmendi, Leire Elejalde, Maia Villalba.

Obraren ekoizlea: Eusko Ikaskuntza
Ekoizpenaren arduraduna: Doke Antzerki Taldea
Ekoizpeneko laguntzaileak: Gregorio Gallego, Arizmendi Ikastola, Arantxi Ezkurra, Aramaioko Udala, Arrasateko Udala, Joxe Otaduy, Eugenio Etxebeste, Dorita Murgia

Obraren iraupena: 65´

Eskerron berezia: Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleei. Gorka Knörr abeslariari. Katxiporreta ekoizleari. Papargorri abesbatzari.


Egutegia

  • 2018ko Azaroaren 23an. Santa Ana Antzokia. Oñati. (Estrenaldia)
  • 2018ko Azaroaren 24an. Santa Ana Antzokia. Oñati
  • 2018ko Abenduaren 2an. Arrasate
  • 2018ko Abenduaren 16an. Aramaio
  • 2019ko Urtarrilaren 12an. Iturrama Civibox. Iruña
  • 2019ko Urtarrilaren 26an. Arriaga Antzokia. Bilbo
  • 2019ko Otsailaren 2an. Antzoki Zaharra. Donostia
  • 2019ko Otsailaren 16an. Felix Petit Antzokia. Gasteiz