Prentsa oharrak
2023/09/20
Kultura-eskubideak eta kulturaren funtzio eraldatzailea
Iruñean egindako jardunaldian, euskal kultur jardueraren egoerari buruzko txostena aurkeztu da, baita Kultur Eskubideen testuinguruan ekitaldiak antolatzeko protokoloa ere.
Informazio gehiago2023/09/07
Zelan eraldatu kulturaren bitartez?
Eusko Ikaskuntzak eta Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Euskarabidea-ren bidez, jardunaldi ireki bat antolatu dute datorren asteazkenerako, irailaren 20rako, Kultur Eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko proposamenak egiteko.
Informazio gehiago2023/07/20
Kirmen Uribek eta Beñat Garaiok jaso dute Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria, ekitaldi hunkigarri batetan
Senide, lagun eta kulturaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloetako ordezkariek lagunduta, bi sarituek jaso dute diploma Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan beren eskarmentu profesionala eta ikerketa proiektua aintzatesten duena.
Informazio gehiago2023/07/18
Gazteak Mugaz Gaindi programaren ondorioak aurkeztu dira
Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak eta Insup Formation-ek sustatutako programak Euroeskualdearen indarguneak eta ahuleziak aztertu ditu, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gazteen ikuspegitik, baita euren kezkak eta eskaerak ere.
Informazio gehiago2023/06/26
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sarira hautagaitzak aurkezteko epea ireki da
1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari (opera omnia) aitorpena egiten dio.
Informazio gehiago2023/06/22
Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak liburuaren aurkezpena
Aurkeztutako lanak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan lan programaren ondorioak eta proposamenak biltzen ditu, azken lau urteetan Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen bidez, elkarlanaren emaitza.
Informazio gehiago2023/06/19
EndREDatu: esperientzia berritzaile baten ondorioak
Eusko Ikaskuntzak sustatutako gizarte-berrikuntzako jarduera horrek irundarrak eta migratzaileen elkarteak mobilizatu ditu, eta komunitate-aldaketarako proiektu bat lantzea ahalbidetu du.
Informazio gehiago2023/06/15
Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko kartela diseinatzeko lehiaketa
Eusko Ikaskuntzak kartel-lehiaketarako deialdia egin du, 2024an egingo den Eusko Ikaskuntzaren hurrengo Kongresua iragartzeko.
Informazio gehiago2023/06/12
Euskararekiko gazteen jarrerak eta begiradak
Eusko Ikaskuntzak BBK Kunaren kolaborazioarekin bultzatutako esperientzia pilotu bati esker, Bizkaian bizi diren zortzi nazionalitatetako gazteek iritzia eman dute euskarak bere bizitzetan duen eraginari buruz eta haien integrazioari buruz.
Informazio gehiago2023/06/06
Eusko Ikaskuntzaren eta Gara egunkariaren arteko hitzarmena
Hitzarmenak lankidetza-esparru bat ezartzen du bi erakundeen artean, euskal gizartearentzat interesgarriak diren edukiak sortu eta zabaltzeko.
Informazio gehiago