Artitz, Guggenheim Bilbao Museoko Dokumentazio Zentroa

Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketen inguruko dokumentazio zentroaren garapena.

Eremu tematikoak
Errealitate sozio-kulturala
Kategoria
Kultur kudeaketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2017-12-04-2019-12-04

‚ÄčArtitz izeneko guneak, erakundearen sorkuntzatik antolatutako arte moderno eta garaikideko erakusketen inguruan sortutako dokumentuak jasoko ditu (horma-testuak, audiogidak, aldizkari artikuluak, katalogoak…).

Artitz. Guggenheim Museoa

Eusko Ikaskuntzak egindako dokumentazio-lan xeheari esker, museoak ondu duen arte- eta hizkuntza-ondarea biltzen du. Izan ere, euskara, dokumentazio eta teknologia arloan Eusko Ikaskuntzak duen esperientzia eta ezagutza izan da bereziki proiektuari egindako ekarpena.

Euskarazko online dokumentazio eta eduki artistikoen Artitz zentroak arte moderno eta garaikidearen 21 urtetako erakusketak biltzen ditu plataforma aurrendari batean. Gune horrek Museoaren erakusketen inguruan euskaraz sortutako edukiak bildu eta online formatoan eskuragarri ipintzen ditu. Egungoak, iraganekoak eta etorkizunekoak integratzeko erreminta bizia izango da Artitz.

Plataforma horren xedea da urte hauetan sortutako eduki esanguratsuenak biltzea: erakusketei buruzko katalogo osoak edo saiakera hautatuak; erakusketa bakoitzeko artelan jakin batzuei buruzko azalpen konkretuak emateko idazten diren entzuteko giden gidoiak; erakustaretoetan jartzen diren testuak artelanen hautaketari buruzko azalpen interesgarriak emateko; erakusketekin batera eta horiek laguntzeko lantzen diren eduki didaktikoak, erakusgai dauden artelanei buruzko ikuspuntu osagarriak eskaintzeko; edo erakusketa bakoitzerako egiten den Micrositean landutako iruzkinak.

Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean dago Artitz plataforma, eta diseinu garbi eta erakargarriaz gain, erraz eta modu bisualean nabigatzeko aukera eskaintzen du. Halaber, haren edukiak hainbat mailatan konfiguratuta daudenez, erabiltzaile espezialista nahiz amateurrak baliatzeko moduko tresna da Artitz: arte eta hezkuntza arloetako profesional eta ikasleentzako bereziki erabilgarria izango den kontsulta-lanabesa.

Artitz Dokumentazio Zentroa / Erakusketak